bizente batizen olerki aukeratuak
Transcription
bizente batizen olerki aukeratuak
Karmel_260_pub2 12/12/07 15:13 Página 122 OLERKIAK BIZENTE BATIZEN OLERKI AUKERATUAK Leyotik aitarekin izketan (Gipuzkeraz) (Argitaratu bakoa) (Espetxeratua nengolarik egin nitun itz neurtuak) Iragan egun batez oldoztun nengoan “azkatasunaz” ames espetxe leyoan... Eta kalean zehar aitatxo ikustean... pil-pilka asi zitzaidan biotza barnean. Azke zebillen aita espetxe aurrean; begira nengokion tinko ni leyoan. Keñu goxoen bidez elkar aitu giñan... - “bekaitza dizut, seme...” berak esan zidan. “Ni, berriz, zure bekaitz naiz, aita maitea... Azkatasun gozoa ez al da zurea? Ni, orde, emen barruan estuntzez loturik, negarrez bizi nauzu naigabez mindurik. Zein bizi da obeto, aitatxo nerea, mendian abeslari dabillen txoria ala kayolan ixil dagon egaztia? Zoruntsu mendikoa, betillun bestea...” 122 LITERATURA Karmel_260_pub2 12/12/07 15:13 Página 123 OLERKI AUKERATUAK Baño nere aitaren keñu maitatiak darantzut: “Ez, semetxo, ez dira egiak txori abeslarien ipui-edestiak: atzekoz aurre oin baitira gauz guztiak. Estuntzez zaukatela espetxeratua? Orixe dezu orain egiz zoruntsua. Kalea zear “azke” dabillen gaxua, ori bai dala orain benetan “lotua”. Jauntxo gaiztoen mende bizi nai kalean? Truk-egin daigun, seme; pozik espetxean biziko naiz “loturik” aixkide artean; zu, berriz, nere ordez “azke” jauntxopean...”. “Agur –keñuz esan nun- joan zaite etxera, an dituzun besteak zoaz laztantzera. Ni lasai biziko naiz kayola barruan; ez bekaitzik, ez trukik ez det nai beinguan. Azkatasun-euzkia mendien ostean agertu arte, pozik nago espetxean. Ordu zoragarri au datorkigunean, betiko “lotuko” naiz LEGE ZAR menpean. (El Carmelo-Begoña espetxean, 1938-VII-14). LITERATURA 123 Karmel_260_pub2 12/12/07 15:13 Página 124 BIZENTE BATIZ Aberri egunez (Argitaratubakoa) Orain dirala 40 urte beste apaiz eta pralle mordoa lagun nituela San Isidro de Dueñas’ko espetxean nengoela, Aberri egunez bertsotxo batzuek egin nitun. Ara emen bertso aiek: Euzkotarrak jai dute gaurko egunean; gut ere ospa zagun emen espetxean. Guziok dakizute zer dan Aberria; gu denok sortu gaitun amatxo maitia. Denok ondo dakigu nor, zer dan “amatxo”; maitasun-iturri bat, xamur, ezti, goxo... Zeruko izarretan ederren eguzki; ludiko errietan Euskadi nagusi. Zeru goietan Ama santuen Erregin; emen Euskadi ama euzkoen atsegin. Zu lako Aberri bat nai dute guztiak, baiño euzkoak gera bakarrik zureak... Euzkotarrak jai dute gaurko egunean... Guk ere ospa zagun emen espetxean. San Isidro de Dueñas (Palencia)’n, 1939-IV-9. Julian Besteiro sozialisten buru ospatsua ere gure lagun genduan andik lau illabetera eta gurekin joan zan Carmona, Sevillako espetxera eraman ginduztenean. Apaiz eta praille aietatik geienak Aita’ren etxera juan dira aspaldi, baiñan banaka batzuk oraindik emen gaude lurrean. Gaur, Aberri egun ontan ainbat oroi datozkit burura... Bizi geranok ikusiko al dugu Aberri maite au azke, kate ta estuntzarik gabe” Xalokin, 1979-IV-15. 124 LITERATURA Karmel_260_pub2 12/12/07 15:13 Página 125 OLERKI AUKERATUAK Belen eta sagara (Argitaratubakoa) “Au al da? Etxeño au al da Errege-Jauregia? Idazle-apaizak ez ote izan oker-aldia?” Atean tan-tan... Iru alditan. Nexka eder bat, ama gazte bat etxe barnetikan; Urratsa txairo, begia garbi, ezpanak irritan. Zeru-irria, unkigarria! Ta iru Errege, iru Errege seaska-oñetan; Lurrean belaun, buruak markur, opak eskuetan... Au al da? Kutxatxu au al da Jaungoiko-Jauregia? Idazle-apaizak ez ote izan oker-aldia? Sagaran tan-tan... Aunitz alditan!... Zer esan zenien, Ama, Magoai, irriz, Belen’go etxeñoan, atea idikitzean? Oi! mintza zakizkit, Ama, mintza itz aiek ene biotz-barnean! Arequipa, 1955-I-6. LITERATURA 125 Karmel_260_pub2 12/12/07 15:13 Página 126 BIZENTE BATIZ Nik gaur bai dudala poza: POZA!... (Argitaratu bakoa) Nik gaur bai dudala poza: POZA! Atsegin xamur-gozoa. Alai biotza dut oso. Alleluia! Gora zu! Ur gozodun ibai antzo... Gora! Ur bizidun ibai, Gora! Ur bizidun ibai neregan! Anai maite ta Jauna goretsi, anai maite ta Jauna goretsi! Aintza Goiko Jaunari, Jaunari. Anai maite ta Jauna goretsi. Alai ta pozik goraldu Jainkoa, Alai ta pozik goraldu Jainkoa; Aintza! kanta, Jaunari berari alai ta pozik goraldu Jainkoa! Adiskide bat dut nik, ta maite nau, maite nau, maite nau, adiskide bat dut nit, ta maite nau... izena du Jesus. Goazen bere mastegira, lan dezagun Jaunaren maastian, eten gabe lan dezagun, lan dezagun Jesusen maastian. Zuk duzun aixkideak maite zaitu, zu maite, bai, maite, zuk duzun aixkideak maite zaitu, izena du Jesus. Goazen bere mastegira... lan dezagun Jesusen maastian, eten gabe gau ta egun, lan dezagun Jaunaren maastian...! Guk dugun aixkideak maite gaitu, maite, bai maite, guk dugun aixkideak maite gaitu; izena du Jesus. Goazen bere mastegira, lan dezagun ain maite dun maastian. Gau ta egun lan dezagun Jesusen maastian. 126 LITERATURA Karmel_260_pub2 12/12/07 15:13 Página 127 OLERKI AUKERATUAK Gut dugun Ama onak maite gaitu, gu maite, bai maite, guk dugun Ama orrek Semea du gure lagun Jesus. Goazen, bada, mastegira lan eitera Jesusen maastian. Gau ta egun eten gabe lan dezagun Jaunaren maastian! (Data barik) Yosu’ren ametsa Argia 14 (1934, 677.zk.) 3. Beti bezela ni ameslari izan naiz bart arratsean. Ijito’n geunden. AN bizi dira Joxe, Jesus ta Maria lastoz eindako etxe landerxo batean. Arratsaldea; Maria an dabil afari gozo gertatzen Joxe ordea semetxoakin alai ta pozik jostatzen... Noizik beinean patxoak dizka ematen. Eguzki goriya ortz-ertzean ostentzera badijoa; sorkaldean berriz illargiya eder, borobil-osoa lurrari eman nairik argi zerukoa. Atzean daude diz-diz ein nairik izartxo polit-argiyak; bañan oraindik eguna bait da ezin biyaldu izpiyak. Ta gaberarte gorde egin bear diztiyak. LITERATURA 127 Karmel_260_pub2 12/12/07 15:13 Página 128 BIZENTE BATIZ An urrutiyan ageri dira Nazaret’eko mendiyak, t’urrutiyago odei-ertzean belen aldeko zelayak. Ayek bai dira toki polit et’argiyak. “Arratsaldea ona bai-dago ni ibiltzen nua, Maria”. Emazteari dasayo, eta arturik Jesus maitia, gure Yoseba mendirantz pozik da-abiya. Eta bidean erakutsirik Israel’ko mendiyak aur txikiari edesten dizka kondaira zarrak ‘ipuyak Adan’engandik asita beste guztiyak. “Ikusten dezu, ene semetxo, an urrutiko mendiya? Aren guenian arantxo baten dago Nazaret uria, zure amaren eta nere jayoterriya. Et’an eskuian bai al-dakusu maindiratxo bat bezela, zelai tipi bat, bere egaletan zuaitz asko dituela? An dago Belen... Zu jayo ziñan txabola... Antxe, kutuna, jayo ziñan Zu neguko gau otz batean; antxe amatxok yarri ziñuzen lasto batzuen artean, gau otza bait-zan nolabait berotu nayan. 128 LITERATURA Karmel_260_pub2 12/12/07 15:13 Página 129 OLERKI AUKERATUAK Aurtxoa berriz pozez txoratzen edesti ori aitzean. “Edestu geyo”, esaten zion; baño gaba ere urrean noizbait izan-ta, etxeruntz abiya ziran. Gau ederra zan; gañean zegon illargi bete-betia, ortzea berriz izar liraiñez agitz poliki yantzia; gaba izan arren zirudin egun argiya. Itxas-aldeko aize xamurrak arpegiyetan bigunki; Jesus’ek berriz irriparrezka begik itxirik poliki, Joxe aitaren bizkar gañean lo-dagi. Etxeratzean esnatu gabe yarri du seakatxoan, t’antxe digaro gaba irriparrez gotzonakin lo gozoan, amesten noski Belengo txabolatxoan. 1934-II-28. LITERATURA 129 Karmel_260_pub2 12/12/07 15:13 Página 130 BIZENTE BATIZ Kalamu mendiko iturria Eguna (1937, 22.zk.) 6. Guda oñean lenen zauritua izan dan jaupari Atutxa’tar Justo A. Karmeldarrari biotzez Kalamua mendiko zelaitxo baten dagon ur goxodun iturria uraxe bai dala benetan toki atsegingarri ta ikusgarria. Antxe ninduzun ni egurastutzen juan dan udako goiz batean iturrin edan nun mama gozoaz nolako poza nere barnean. Egun asko dira jun da etorri: amesak narama ni iturrira gaur Kalamu’ko iturri inguruak odol putzuak baizik eztira...! Oi, Kalamu’ko iturri txit polita, ire edaria len ain garbia, gaur zergaitikan zegok ain loitua. Zergaitik zekark margo gorria? Len ain alaya, oin zergaitik itun? Zergaitik len par ta oin negarrez? Esaidak, iturri, emen naixegok aldatze oin berri jakin nayez. Eta iturri-oyartzunak darantzu: “Gaur ezin ase zure egarria ur gozoaren ordez bait daramat zure anayen odol gorria...! 130 LITERATURA Karmel_260_pub2 12/12/07 15:13 Página 131 OLERKI AUKERATUAK Emen il ziran ainbat abertzale, emen jausi zan beren odola... Orregaitik ur gozoaren ordez iturri dago odol dariola”. Nastea guda, gorroto beltzena anayak elkar etsai egiñak bata besteren odoltzan itotzen ara zer dakarren guda-miñak. Zorun, maitasun ta egizko poza atsekaben ordez atsegiñak anaitarteko batasun gozoa orra zer dakarren gentza-miñak. Kalamu mendiko zelaitxo artan agoan iturri begikoa noiz emango didak ire txiritik len ugari eukan ur gozoa? “Lea” inguruan Eguna 1 (1937, 70.zk.) 3. Noan lipar batez jayoterrira, Mendittoak zear Oiz-gibelera “Lea” ibai inguruak ikustatzera, netzat politenak antxe baitira. “Lea”-gañean dan nire txokoa datorkit gogoa poz-gozatzera. Ta beartu bait nau abestutera, kanta dagiodan abestitxoa! LITERATURA 131 Karmel_260_pub2 12/12/07 15:13 Página 132 BIZENTE BATIZ Zenbat toki eder dozun aldean! Maldarretan gora, nai bide zear, biotza atsegiñez ler-egin bear ainbat geldugarri begiz jotean! Oiz mendi-maldetan artzain gazteak lasai, txistulari gentza gozoan... Guda dan antzik ez arein gogoan, agian entzun bez dunbots-lertzeak. “Lea” ubide zear zenbat atsegin nabari oi dodan biotz-barnean! Neure erri koxkorra begiratzean aurtzaro burura amets jantzikin... Ames, jolas ezik, zer aurtzaroan? Negar dargiste oin oroitzean, orduko ibiliak oingo aldean poz ugari sortzen eusten kolkoan. Negu zanean, ta, Oiz-mendi zuri, sutondoan sarri otzaren iges, udaldian barriz soñak otz nayez “Lea”-andaparetan giñan igeri. Gomuta-piloa nire gogoan... Baña ezin oro abes oingoan, ta itxirik Sorterri Gentza gozoan mendi zear lengo lekura noan. Iraun beti ortze Oiz gibelian, ene jayoterri zoragarria, ederren artian eder nausia: zulakoik niretzat ezta ludian. 132 LITERATURA Karmel_260_pub2 12/12/07 15:13 Página 133 OLERKI AUKERATUAK Itxaso-erdian Eguna 1 (1937, 33.zk.) 3. Oresanz’dar Endika aiskide miñari biotzez Asarre dago gaur Itxasoa, larri dabil ontzitxoa, uinen artean ekatxen mende nora ez dakila, an doa. “Ta nun gagoz? Erritik urrean? Itaunka dagoz barnean, danak kezkati, danak urduri noiz sartuko ote kayean?” “Baña erria txit urrutian, gu barriz itxas erdian darantzutse ontziko nausiak zelan sartuko kayean? Ez ikaratu, lagun maiteak, ez bildurtu, aixkideak, Jauna gurekin da ta ez gaitu jango itxaso asarreak. Ta gau ondoren dan lez eguna elduko yaku zoruna, ta biotzetik igesko yakuz kezka ta urduritasuna. Orduan bai poza, lagun maiteak, aske itxas-zabal bideak, laster ontzi au elbururaño bultzauko deusku aizeak”. LITERATURA 133 Karmel_260_pub2 12/12/07 15:13 Página 134 BIZENTE BATIZ Ekatx gogorra jun da urrutira, aizeak be igesi dira, aize bigunak atzetik bultza t’ontzia an doa errira. Andre ta umeak kayean dira ontxitxoari begira; aita ta anayen zain dagoz danak noiz elduko legorrera. Iritxi dira..., t’ango mosuak...! Pozezko negar malkuak... Itxas ekatxak mingotxak, baña sendi-laztanak gozuak. Itxas langile gizagaxuak legortu zuen malkuak, zuen lan, neke ta aldi samiñak sarituko dauz Jainkuak. Aurtengo udabarrija Eguna 1 (1937, 75.zk.) 4. (Zubizarreta’tar Balendin aixkideari. Aixkidetasun agergarri). Argi dizditsuz laster egalak, alaitu ditu euzkijak; jantzi apañez dotoretuta dakustaz euzko-mendijak; lora politez liluragari aran, landa ta zelayak; baña bijotza negar-samiñez, gudan baidabiltz anayak”. 134 LITERATURA Karmel_260_pub2 12/12/07 15:13 Página 135 OLERKI AUKERATUAK Goiko mendiko edur zurijak ur biurtuta itxasora. Artzain zintzoak maldetan zear pozik txistuka basora, bildots ta ardijak be... ta jauzika zugaztipeko larrara; anayak barriz kemen ta adorez aberri aldez gudara. Zugastitxoan txorrotxioka urretxindorra kantari, meseden ordez gelditu barik eskerka dago Jaunari. Ainbeste egazti abar ta sasiz abijak eitten urduri; ostean barriz dunbots gogorrak, ekatx-lertzeak iduri. Izadi dana jaiko soñekoz, al daun ederren jantija, jantzi zarpailtsuz, eskale antxo, barriz gure Euskel-errija, irribarrezka, maitte jarijo izarrak eta illargija; begijak malkoz, zauriz bijotzak... orra aurtengo udabarrija!... LITERATURA 135 Karmel_260_pub2 12/12/07 15:13 Página 136 BIZENTE BATIZ Udaraberria Eguna 1 (1937, 77. zk.) 5. (Nere anai gudari Kispin’eri biotz-biotzez) Badator aurten ere bestetan bezela urtean degun aldi alai, ederrena; berez alai dan arren ¡aurten bai goibela! Gudak oker baitiyo oitura zuzena. Guda dan gauza ilun ta negargarria! Negu beltz-beltz biurtzen du udaberria izadi egon arren ederrez jantzia, gizonak ase ezinik odol-egarria. Baratzean ditutan loretxo alayak eguzki argitara damazte ostoak; baño gudan dabiltzan euzkotar anayak oraindik illunpean dauzka gorrotoak, Zelai belardietan aurki da abeslari kilkerra; ta kukua goiko areztian betiko leloakin laister det nabari; bañan gudan gaude-ta pozik ez barnean! Txoriak doñulari zugatz adarretan kabi-giñan dakuskit urduri benetan, gero berriz dunbotsak aitzean goyetan bildurrez egalari mendi gibeletan! Nun da urtero zetorren artalde txuria? Ta bere zaindari zan gazte on, alaya? Aberriak deituta utzirik elia. Euskal erri aldezten il zaigu artzaya! 136 LITERATURA Karmel_260_pub2 12/12/07 15:13 Página 137 OLERKI AUKERATUAK Ta soroan zebilen nekazari ona? Oingo udaberriak ez du alaituko. Igaz ezkon onduan ¡ura zoriona! aurten bere emaztea alargun du utziko... Esaidan esan, maite, i aiz udaberri? Guda beltz buka artean ez adi etorri, gero gentzaz ta pozez orni zan Aberri ta gorroto lekura maitasun igorri. Gorrotoaren beltza! Ua Euzkadi’tik! Maitasunaren goxo! Ator Aberri’ra, euzko guziak ire lokarriz loturik, noizbat sartu gaitezen udaberri’ra! Udaberri dan eder! Betor Euzkadi’ra negu beltz ematen dun burruka uxatzera: zeruko izar dirudin gentz argi-diztira bekarkigu lenbaitlen gure Erri maitera. Beltzak argitzera... (Otoi-antzo) Karmengo Amaren egutegia 6 (1956) 57-58. Nere Gotzai Irizar Aba Agurgarri, K O. Ormaiztegi’ko Mixiolari ospatsuari maite-oroiz Aspaldi nabil, Iauna, bide gogorrez... batzutan bateltxoan, askotan oñez..., noizbeinka egalari, txorien antzez..., egi bidera beltzak eraman naiez. LITERATURA 137 Karmel_260_pub2 12/12/07 15:13 Página 138 BIZENTE BATIZ Aberritik urruti... Mixiolari...! Oian, basoak zear beti ibiltari...! Poz banakakin naste oñaze ugari..! Ori dut geienetan lanaren sari! Zerbait eginen ba dut, ibilli bear Beltz auek bizi diren baserri zear... Baño ni iardun arren oiu ta dear, Gor, gor diraute beltzak... Nik ordun negar..! Soinak beltz, iantzi gabe, barnez beltzago... Deabruaren mende noski pozago... Auentzat Zeru eder ez omen dago... ta orrelaxe eriotzaño naiago...! Iarrai ortxe -dasayet-, beltz itsutuak... Otoi, orde, eman neri zuen aurtxoak...! Zerurako nai ditu aurrak Iainkoak, Antxe daude-ta beste aingerutxoak. Orrelaxe, noizbeinka aurtxoak lapurtzen, pozaldiak ere ba ditut nabaitzen. T’aurrekin naste zaarrik ba dut ostutzen, Atsegin malkoak zaizkit iariatzen...! Iainko...! Beltz-erri ontan Zuk iarri nauzu..., bertoko aur ta zaarrak zure dituzu. Guziak Zu-ganatzen lagundu idazu, auentzat ere tokia or baiduzu...! Aantzi al zera, Iaun on, gurutz gainean, «egarri naiz» oiuka ari ziñanean, nola txuri ta beltzak zeru barnean sartzea nai zendula esan zenduan...? 138 LITERATURA Karmel_260_pub2 12/12/07 15:13 Página 139 OLERKI AUKERATUAK Agian ainbat neke alperrik dira? Zure odol, laun, iaurtzeko sastegira...? Ez...! Beltzok erosteko izan baidira, gezur bidea utzi ta... betoz Egira. Atozkit, ba, lesus, neri laguntzera..., jetxi zaite biotz aul au indartzera... Iauzi Zu, Iainko ona, nere batelera..., goazen oian-zear beltxak argitzera...! Tumaco’n (Colombia’n), 1955’gn. Orrilla. [Loreillan] Nere Anaiari idazkia. (Amalaukoa) Olerti 2 (1960) 205. Buakizu, anai, nire oiua. Giltzapean nago legausle bat lez. Iru urte damazkit itun, negarrez Iaunari dagiot otoitz beroa: “Noiz dakusket, Jauna, nere txokoa? Noiz beteko nere ainbeste amets? Entzun zaidazula, daskatzut aozpez. Arren, errukitu zaite, Iainkoa!” Otoi dagit beti, anai kutuna; arantzez iosirik baidut biotza. Iaunagan bakarrik daurkit zoruna. LITERATURA 139 Karmel_260_pub2 12/12/07 15:13 Página 140 BIZENTE BATIZ Iaunak arintzen dit neke zorrotza: Berak emango dit Azkatasuna. Aurki izanen al da guzion poza! Carmona’n, 1940. Txindor gaixoa (Englanderatik antolatua) Olerti 3 (1961) 27. Loreil ederreko arrats-bera zan, zugatzpeko zelai zabal batean, itzalpe gozoan, exeri nintzan. Txoriek kantari nitun gaiñean; Abere taldeak mauka landetan; Osto orlegi ugari zugaztietan; landarak ernetzen alor-lurretan... izadi osoa lertzen pozetan. Baiña antxe txindor bat, negar ta negar, beste txoriñoei oiu ta dear, odol zeriola... eri zegoan, arantz zorrotz batek zauri baitzuan. Orren gaizki ta itun bera ikustean, bere abestitxo samiña aitzean, nerau ere itundu nintzan naigabez, txindor gaixoari lagundu naiez... PI, PI, etengabe zion samiñez... PIO, PIO gero laguntza eskez! Espa aiek aitzean, nik barna dar-dar, ta malkoak nere muxua zear! Txindor gaixoaren min ain biziak 140 LITERATURA Karmel_260_pub2 12/12/07 15:13 Página 141 OLERKI AUKERATUAK nigan zekarzkiten nere nekeak. Alperrik ari aiz, txindor, dearrez... iñork ire miñen errukirik ez! Erantzupenik ez zugatz artean... Berdin gerta zaizu abel-taldean; beste txoriñoek alai kantari, Entzun-gor egiñaz zure deiari. Orobat, txindortxo, zuri bezala urkoa itzuli zait izun, ustela, beste urretxindorrak zu zaute ezetsi? Ni ere anaiek naute galetsi! Kantari izan nai nuke Eman... (1967, 3-4.zk.) 13. / Zer (1987, 108.zk.) 9. Kantari izan nai nuke, olerkari, zuaitz abarrik abar, txoriak lez, abesten jardutzeko goiz ta arratsez zeru lurren Egille Jainkoari. Baiñan ez-jakiña naiz t’ezin ari gure ele zarrak ditun itz ederrez ta beste izkerakin nik deus nai ez; damaiodan, ba, oro euskerari. Gure aiton maiteen mintzo zarra, ludiko izkuntzetan goxoena, Jainkoa goratzeko zu bakarra! Zu Euskal-Erriko altxor bikaina; euskal semeentzat zu ederrena; zu gure oitura ta enda-zaina! LITERATURA 141 Karmel_260_pub2 12/12/07 15:13 Página 142 BIZENTE BATIZ Simon Bolibar’i ereserkia Agur 5 (1974, 151.zk.) 6. Aintza ta aintza ludi guztian gudalari ospetsuari; jaioterria goraltzearren ainbeste jasan ebanari. Nunai dakusguz gudalburuak begira Simon Bolibar’i, ba, berak argi-egiten dautse, eguzkiak lez ludiari. Bere burua erdikusten da odei tartian Oiz ganian; Bolibar’eko lur maitian. Bere izena idatzik dago eguzkian ta illargian; Bolibartarrak be idatzi ta irarri dabe biotzian. (1927). Azkatasuna, euskeraren zaindari Karmel 1977-3, 79-80. Nola dira munduan batzuk ain gaiztoak? Zer dala-ta laga ez aske txoritxoak, orretarako egin bai-ditu Jainkoak? Zertako sartu bear kaiolan gaixoak...? Nai-ta jaki gozoak ipiñi ugari baitegian daukazun txori politari, ez zaizu ariko, ez, pozaren kantari; azkatasun-eskale dago abeslari. Beren kantu politak entzuteagaitik burnizko etxeñoan dauzkate loturik. Baiña egaztitxoak espetxeraturik ezin dute abestu eresi alairik. Berton auzoko batek kaiola barnean bostpasei txori dauzka negar samiñean... Baiña berak uste du, txioak aitzean, pozez diardutela beren ekiñean. 142 LITERATURA Karmel_260_pub2 12/12/07 15:13 Página 143 OLERKI AUKERATUAK Alde aundia dago batetik bestera, beti ez da berdiña txori abeskera lotu ta askearena ez duzu ber-bera: askeak poza dager, lotuak minbera. Eta dijoala, bai, oian barrenera, beste txoritxoekin alai bizitzera... askatasuna zer dan pozik ikastera... doiñu eztitsuekin Jainko gorestera! Askatasuna baita eder ta gozoa, denok nai dugularik gerontzat osoa, zergaitik atxillotzen dugu txoriñoa?... Zergatikan utzi ez beretzat basoa? Eta guk txoriari eman dioguna, gerontzat ere beti gogoz nai duguna, Aberriak aspaldi gose dun kutuna, bemaigu azkar Jaunak... Bai!... ASKATASUNA! Ez gabiltz aspalditik irrintzi, didarrez askatu bear dala Erria nai-taez? Ta geurean dauzkagu lotuta, negarrez, txoritxoak, mendira egan joan naiez. Betorkigu lenbaitlen aske bizitzea, Euskalerriak ba-duta eskubidea... ASKATASUNA leendik genduan gurea... Atoz, ba, poztutzera EUZKADI maitea! Ikusi nai ba duzu aske Aberria, askatu zeuk kaiolan daukazun txoria... Irikiozu arin espetxe-atia... Aguro autsi, eten, puskatu katia! Orla EUSKERA zaarra, asaben mintzoa, guk maite-maite dugun izkuntza gozoa etzaigu galduko, ez, ez ilko gaixoa, ASKATASUNA lortzen ba-dugu osoa. LITERATURA 143 Karmel_260_pub2 12/12/07 15:13 Página 144 BIZENTE BATIZ ASKATASUNA dala orren maitagarri, guk ematerakoan txori lotuari, bertan biurtzen zaigu gerontzat ongarri... EUSKERA MAITEAREN BABES TA ZAINDARI. Soná (Panamá), 1977-VI-15. Emen urruti ontan Goiz-argi 18 (1977, 368-369.zk.) 31. / Karmel 1977-4, 76-77. Emen urruti ontan zail zait jakitea nola bizi dan gure aberri maitea. Ez dakit zutik dagon baserri etxea, edo bere ormakin jo ba du lur-bea. Orrela zenbat etxe tankera larrian orain arkitzen diran, or Euskal Errian, jakitea nai nuke emen atzerrian, naizta olan min artu nere biotzian. Sasiz beterik zegon ni or nitzanean; suge ta pizti txarrak zebiltzan barnean. Len bei ta txalena zan korta zabalean, abere basatiak zeuden aterpean. Ainbat soro ta lur-sail len ondo landuak, zergatik daude orain guztiz zapalduak? Biztuko ba’lirake gure aurrekuak, miñez ilgo lirake berriz gizajuak... 144 LITERATURA
Similar documents
..t. . gEEnA
T.E.I.il n.:.E. (T.E,L)rnq rrlq r1;re6onflg ovriororyqqerdrrorrlrogfl 4pe6onr1gn roorpoqrirAoqoXoAtbv fl oAAodonflg, g, owiororXrlger6rrorrlro g oAAo6on11 . Adeto dorqorlgenoyydtrporoq Korvrovrrflq...
More information